Bernardo Atxagaren sorkuntza eta Jabier Muguruzaren musika uztartzen dituen emanaldia da Paradisua eta katuak. Datorren ostiralean, otsailak 20, eskainiko dute emanaldia Orion, eta sarrerak bihar arratsaldean, otsailak 12, jarriko dira eskuragai turismo-bulegoan, 5 euroan.
Paradisua eta katuak kontaera bat da. Ez ordea tonu edo forma beti berdinekoa, osagarri baititu hainbat atal berezi: ipuinak, poemak, pasarte komikoak eta gogoetak. Batzuetan, katu kontuak aipatzen dira; bestetan, adineko andre batenak edo zeharo pozik dagoen apaiz batenak…. Jabier Muguruzaren piezak eta kantuak tartekatzen dira Bernardo Atxagaren testuekin.
Sarrerak, bihartik aurrera
Emanaldia otsailaren 20an izango da, ostiralarekin, 19:00etan. Eta sarrerak 5 euroan jarriko dira salgai bihar arratsaldean, 17:00etatik aurrera, turismo-bulegoan. Hau da turismo-bulegoaren neguko ordutegia:
- Asteartea: 09:30 – 13:30
- Asteazkenetik ostiralera: 09:30 – 13:30 eta 16:00 – 19: 00
- Larunbata: 09:30 – 15:00
- Igandea eta jaiegunak: 10:00 – 14:00
