Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk: Salto! Udalekuak. Bi txanda izango dira: ekainaren 23tik uztailaren 1era, eta uztailaren 3tik 11ra. Ibiltaria izango da ekimena, eta Markina-Xemeindik Ondarroarako bidea egingo dute gazteek, Aulestin eta Berriatuan geldialdiak eginda. Izen-ematea zabalik dago martxoaren 31ra arte.
Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, eta 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoek parte hartu dezakete. Astebeteko tartean, lau herritatik pasatuko dira; bidea oinez egingo dute gazteek, eta herri bakoitzean bi gau pasatuko dituzte.
Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua, opor-giroan ederki pasatzearekin batera.
Udalak animatu egin nahi ditu herriko gazteak parte hartzera. Lau modutara eman daiteke izena:
- Lotura honetan
- Telefonoz: 943 81 66 99
- Posta elektronikoan: administrazioa@uema.eus
- Telegram edo Whatsapp bidez: 608 66 81 55
