Zabalik da eginkizun askotarako kanpineko langile-guarda bat aldi baterako kontratatzeko hautaketa-prozesua, Lanbideren bidez

Orioko Udalak kanpineko eginkizun anitzetarako langile-guarda ordezkatzeko deialdia kaleratu du. Bi hilabete inguruko kontratazio epea aurreikusi da. Hautaketa-prozesua Lanbideren bidez egingo da eta, lanpostua betetzea premiazkoa denez, hautagaiek ostegunera arte izango dute aukera izena emateko, martxoak 12.

Eskaintzaren kodea 162026002596 da eta xehetasunak hemen daude eskuragarri.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta merezimenduak baloratzeko, Lanbidek bidalitako curriculumean agertzen diren datuak bakarrik hartuko dira kontuan. Udalean beste bide batzuetatik aurkeztutako dokumentazioa ez da baliagarria izango eta, ondorioz, ez da baloratuko.

Izena emateko betekizunen artean daude, B gidabaimena izatea eta euskarazko 2. hizkuntza eskakizuna izatea. Deialdiaren oinarriak, hemen.