Martxoaren 16an hasi zituzten herriko saneamendu-sistema konpontzeko lanak, eta obrak apirilaren 10ean bukatuko zituztela aurreikusi zuen Gipuzkoako Ur Kontsorzioak. Baina lanen bilakaeran aldaketak izan dira, eta ondorioz, apirilaren 7tik 10era aurreikusita zeuden zereginak atzeratu egingo dira.
Honenbestez, herriguneko trafikoan ez da aldaketarik izango egun horietan, eta data berriak jakin bezain laster, horren berri emango du Udalak. Barkatu eragozpenak.
