Azken egunak eskualdeko merkatariei zuzendutako ‘Kudeaketa ekonomikoa zure esku’ ikastaroan izena emateko 

Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Merkatarien Federazioarekin elkarlanean, eskualdeko merkatariei zuzendutako Kudeaketa ekonomikoa zure esku ikastaroa antolatu du. Prestakuntzaren helburua da tokiko merkatariei beren negozioaren kudeaketa ekonomikoa hobeto ulertzeko eta erabaki estrategikoak hartzeko tresnak eskaintzea.

Ikastaroak 10 orduko iraupena izango du, eta saioak apirilaren 28an eta 30ean, eta maiatzaren 5ean, 7an eta 12an egingo dira, 14:00etatik 16:00etara, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta Bidea 6, Zarautz). Saioak aurrez aurrekoak izango dira eta %100 diruz lagunduta daude.

Prestakuntza Veronica Hijarrubia enpresa-estrategia eta plangintzako trebatzaileak emango du. Ikastaroan zehar, parte-hartzaileek hainbat eduki landuko dituzte: kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak, tresnak, eta ekonomia zein finantza kudeaketaren oinarrizko funtzioak, kalkulu-orrien bidezko ariketa praktikoekin. Era berean, merkataritza-enpresen beharretara egokitutako kudeaketa-koadroak diseinatzen eta erabiltzen ere ikasiko dute.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, plaza libre batzuk daude oraindik. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: