Apirilaren 29an, asteazkenarekin, 0-3 urte arteko haurren gurasoentzako hitzaldia emango du Julene Armendariz Erroa elkarteko kideak Maria Maestra haurreskolan, 16:45ean. Haurraren akonpainamendu emozionala izango du hizpide, haurreskolako guraso-elkarteak antolatutako saioan.
Saioaren helburua izango da bizitzako lehen urteetan haurrek bizi duten garapen emozionalari erreparatzea eta familiei zein hezitzaileei hausnarketarako eta akonpainamendurako tresnak eskaintzea. Izan ere, 0-3 urteko etapa funtsezkoa da haurren ongizate emozionalaren oinarriak eraikitzeko, eta helduen presentziak eta haurrak entzuteko eta sostengatzeko moduak eragin handia dute prozesu horretan.
Hitzaldia irekia denez, gaian interesa duen edonork izango du bertaratzeko aukera. Antolatzaileek azaldu dutenez, gurasotasunaren eta hazkuntzaren inguruko kezka, galdera eta bizipenak partekatzeko gune baliagarria izango da saioa.
