Martxoaren 16an hasi zituzten herriko saneamendu-sistema konpontzeko lanak, eta obrak apirilaren 10ean bukatuko zituztela aurreikusi zuen Gipuzkoako Ur Kontsorzioak. Baina lanen bilakaeran aldaketak izan dira, eta datorren astean, apirilaren 27tik 29ra, egingo dituzte azken konponketak.
Ondorioz, herriguneko trafikoan hainbat aldaketa izango dira:
– Apirilak 27, astelehena: Eusko Gudari kaleko 5-9 atarien arteko aparkalekuak ez dira erabilgarri egongo.
– Apirilak 28, asteartea:
- Herriguneko irteera guztiak Txanka hondartzatik egin beharko dira.
- Kaia kaleko 3-7 eta Arrantzale kaleko 2-4 garajeetako erabiltzaileek kontrako norabidean atera beharko dute, eta sartzeko, arretaz gidatzeko eskatzen zaie.
- Herrira sartzen diren ibilgailuek, halaber, ezingo dute sotoetako iturritik aurrera plazarantz jo; bide hori itxita egongo da, garajeetako erabiltzaileak kontrako norabidean irten daitezen.
– Apirilak 29, asteazkena: Eusko Gudari eta Abeslari kaleen arteko bidegurutzean ez da errepide mozketarik aurreikusten, baina trafikoa txandaka bideratuko da.
Barkatu eragozpenak.
