Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak Importass aplikazioa jarri du herritarren eskura, Gizarte Segurantzarekin lotutako hainbat kontsulta eta tramite modu erraz, azkar eta eskuragarrian egiteko. Tresna berriaren bidez, langileek, autonomoek, enpresek eta bestelako kolektiboek informazioa mugikorretik kontsultatzeko eta kudeatzeko aukera izango dute.
Aplikazioak, besteak beste, lan-bizitza eta kotizazio-oinarriak kontsultatzeko aukera ematen du, baita txostenak eta ziurtagiriak deskargatzeko ere. Horrez gain, langile autonomoen alta, baja eta datuak kudeatu daitezke: etxeko langileen enpleguarekin lotutako izapideak egin, Gizarte Segurantzarekiko egoera egiaztatzeko ziurtagiriak eskatu, praktiketako ikasleentzako informazio-txartelak kudeatu, sektore artistikoari lotutako tramiteak bideratu…
Importass aplikazioaren helburua da herritarrei Gizarte Segurantzako informazioa eta zerbitzuak gerturatzea, administrazioarekin modu digitalean harremanetan jartzeko bidea erraztuz. Aplikazioa Apple eta Android gailuetarako dago eskuragarri, eta doan deskargatu daiteke, APP IMPORTASS Seguridad Social izena bilatuta.
