Datorren ikasturterako izena emateko epea zabalduko du Danbolin musika eskolak ekainaren 24an, astelehenarekin. Izena emateko epeak hauek izango dira ikasle zahar eta berrientzat:
- Ekainaren 24tik uztailaren 3ra bitartean, 10:00etatik 14:00etara.
- Irailaren 2tik 9ra bitartean, 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 18:30era.
Izena emateko, Danbolin musika eskolaren egoitzara jo behar da: Iturbide 18ra.
Matrikulatzeko aukerak, ondorengoak dira:
1. maila: Tailerra: 1. 2. eta 3. kurtsoak (4, 5 eta 6 urtekoak).
2. maila: Musika mintzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.
Musika tresnak: euskal dantza, txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
3. maila: Ikasketa osagarriak: musika mintzaira espezializatua.
Musika tresnak: euskal dantza, txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
Aktibitateak: Korua, esku-soinu orkestra, banda, biolin taldea, txistu taldea, gitarra taldea.
Instrumentu berriak: biola, tronboia, tuba eta harpa.
INFORMAZIOA
Informazio gehiago nahi izanez gero (ordutegiak, prezioak…) musika eskolako telefonora deitu, 943 833 727, goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean.