Astelehenean zabalduko da epea, musika eskolan izena emateko

Datorren ikasturterako izena emateko epea zabalduko du Danbolin musika eskolak ekainaren 24an, astelehenarekin. Izena emateko epeak hauek izango dira ikasle zahar eta berrientzat:

  • Ekainaren 24tik uztailaren 3ra bitartean, 10:00etatik 14:00etara.
  • Irailaren 2tik 9ra bitartean, 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 18:30era.

Izena emateko, Danbolin musika eskolaren egoitzara jo behar da: Iturbide 18ra.

Matrikulatzeko aukerak, ondorengoak dira:

1. maila: Tailerra: 1. 2. eta 3. kurtsoak (4, 5 eta 6 urtekoak).

2. maila: Musika mintzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.

Musika tresnak: euskal dantza, txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

3. maila: Ikasketa osagarriak: musika mintzaira espezializatua.

Musika tresnak: euskal dantza, txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

Aktibitateak: Korua, esku-soinu orkestra, banda, biolin taldea, txistu taldea, gitarra taldea.

Instrumentu berriak: biola, tronboia, tuba eta harpa.

INFORMAZIOA

Informazio gehiago nahi izanez gero (ordutegiak, prezioak…) musika eskolako telefonora deitu, 943 833 727, goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean.