Karela kiroldegia itxita egongo da abuztuaren 17tik 30era

Urtero garai hauetan egiten duen moduan, Karela kiroldegiak araudiak ezarritako txukuntze eta mantentze lanak egingo ditu abuztuan: igerilekua hustuko dute, filtroak eta uraren zirkuitua garbitu, bakterien aurkako tratamendua eman… 

Abuztuaren 17tik 30ra bitartean izango da itxita eta, beraz, abuztuaren 31n, astelehenarekin, irekiko ditu berriz ateak. Barkatu eragozpenak.