Argindar zerbitzuan izandako arazoen inguruko informazioa

Igandean herrian izandako ekaitzaren ondorioz, argindar zerbitzuan matxura handi bat gertatu zen, eta ordutik Iberdrola arazoa behin betiko konpontzeko lanean ari da.

Matxurak hainbat ondorio izan ditu herrian, eta azken egunotan argindar mozketak eta zerbitzuan gorabeherak izan dira hainbat gunetan.

Arazoa behin-behinean arintzeko, bi generadore handi jarri dituzte: bata Antxiola inguruan eta bestea Ibai Ondo ekialdean. Horrela, konponketa-lanek irauten duten bitartean, kaltetutako guneei argindar zerbitzua bermatzea da helburua.

Antxiola kaleko gunea konpondu dela jakinarazi digute, eta bertan zegoen generadorea kendu dute.

Ibai Ondo inguruko matxura, ordea, behin betiko konpontzeko beharrezko piezak iritsi zain dago. Horregatik, generadorea bertan mantenduko da egun batzuetan, inguruko etxe eta zerbitzuei argindarra bermatzeko.

Piezak iritsi eta behin betiko konponketa egin bitartean, argindar zerbitzuan gorabeherak eta etenaldiak izan daitezke. Udaletik Iberdrolarekin harremanetan jarraitzen dugu egoeraren jarraipena egiteko eta konponketa ahalik eta azkarren egin dadila bermatzeko.

Barkatu egoera honek herritarrei eragin diezazkiekeen eragozpenak, eta eskerrik asko zuen ulermenagatik.