Gipuzkoako Ur Kontsorzioak herriko saneamendu-sistema konpontzeko azken lanak hasiko ditu abuztuaren 31n, eta lanek eragina izango dute herriguneko ibilgailuen joan-etorrietan.
Abuztuaren 31n, astelehena
Herrira sartzeko, Aritzaga kalea erabili ahal izango da, ohi bezala. Herrigunetik irteteko, berriz, Abeslari kalea itxita egongo denez puntualki, herrigunetik irteteko Txanka hondartza erabiltzea gomendatzen da.
Irailaren 1etik 4ra
Egun horietan Kaia kalea itxita egongo denez, herriguneko irteera guztiz itxita egongo da, eta ibilgailuak Txanka hondartzatik bideratuko dira.
Trafiko-mozketak honako salbuespen hauek izango ditu:
- Kaia kaleko garajeetako erabiltzaileek pasatzeko aukera izango dute.
- Arrantzale kaleko 2, 4, 6 eta 8 zenbakietara doazen ibilgailuek, zamalanak egitera doazenek, anbulategira eta eguneko zentrora doazenek eta Andra Mari inguruko bizilagunek soilik izango dute pasatzeko aukera.
- Txutxu trena Bikamiotan soilik geratuko da abuztuaren 31n, Arrantzale kaleko geltokitik (Arkaitz tabernaren parekotik) ez da igaroko.
Aldez aurretik barkamena herritarrei lanek eragin ditzaketen eragozpenengatik.
