Txu-txu trenaren udako zerbitzua bukatu zen atzo

Guztira bi hilabetez egon da martxan txu-txu trena, asteko egun guztietan eta etenik gabe, goizez (11:30 – 14:00) zein arratsaldez (16:00 – 20:30), herriaren eta hondartzaren arteko mugikortasun jasangarria sustatuz.

Udako denboraldia amaituta, ordea, irailetik aurrera ez da zerbitzurik izango.

Eskerrik asko udan zehar trena erabili duzuen herritar eta bisitari guztiei!