Gaur bukatu da Eusko Label Ligako txapelketa eta Orioko traineruak emaitza ezin hobea lortu du: garaile eta, gainera, marka eginda! Historian inoiz irabazi den bandera kopuru handienarekin, 17 alajaina!
Buitrago del Lozoya, Zierbena, Orio, Chapela (Concello de Redondela), Bueu, Donostia, Getxo, Santurtzi, Lekeitio, Ondarroa, Hondarribia, Pasai Donibane, Getaria, Zarautz, Boiro, Ares eta Bermeo izan dira gure erakustaldien errio, itsaso.
Gaur guzti hau ospatzea dagokigu, eta horregatik, aliron berezia egingo dugu arratsaldeko 19:00etan Herriko Plazan.
Ospakizunak irauten duen bitartean, 18:00etatik 21:00etara, moila itxita egongo da.
Eskerrik asko guzti hau posible egin duten guztiei. Aupa Orio!
