Hondartzaldean izandako sutearen ondoren, ontzia geldirik dago eta beharrezko babes-neurriak hartu dira, ingurunean isurketarik gerta ez dadin.
Une honetan, egoera kontrolpean dago, eta datozen egunetan prebentzio- eta babes-neurriak mantenduko dira, ingurunea zaintzeko eta balizko isurketak saihesteko.
Osasun Sailak helarazitako gomendioari jarraituz, ez da gomendatzen hondartzan eta ontzia dagoen errio inguruan bainatzea. Gomendio hau prebentzio-neurri gisa ezarri da, egoeraren bilakaera eta ingurumen-baldintzak aintzat hartuta.
Astelehenetik aurrera, ontzia berriz flotatzeko lanak hastea aurreikusten da. Lan horiek irauten duten bitartean, ingurunea babesteko eta balizko isurketak prebenitzeko beharrezko neurriak hartzen jarraituko da.
Segurtasun-arrazoiak direla eta, ontzia dagoen eremurako sarbidea itxita egongo da. Horrenbestez, herritarrei eskatzen zaie eremu horretara ez hurbiltzeko eta ezarritako segurtasun-neurriak errespetatzeko.
Udalak egoeraren jarraipena egiten jarraituko du, eta beharrezkoa denean informazio eguneratua helaraziko du.
