Orioko Udalak gertatzen ari den egoeraren inguruan eskumen zuzenik ez badu ere, herritarrak informatuta mantendu nahi ditu. Horregatik, egoeraren jarraipena egitea eta eskuragarri dagoen informazio eguneratua helaraztea erabaki du.
Udalari eskumena duten administrazioek helarazi diotenez, itsasontziaren egoeraren jarraipen zorrotza egiten jarraitzen dute, eta, prebentzioz, orain arte jarritako babes-neurriak indartzea erabaki da.
Atzo, egoerak eskatzen zuen presagatik, lehen prebentzio-neurriak jarri ziren. Gaur, material egokiagoa iritsi ondoren, babes sendoagoak jarriko dira. Horretarako, baliteke une honetan dauden babes-elementu batzuk kentzea eta berriak jartzea. Aldaketa hori ez da egoerak okerrera egin duelako, baizik eta beharrezko materiala bertara iristeko denbora behar izan delako.
Egoeraren kontrol zorrotza mantenduko da, eta edozein gorabehera gertatuz gero beharrezko neurriak berehala hartzeko baliabideak prest daude.
Astelehenean beharrezko lanak egiteko ere, prestaketetan dabiltza inguruan.
Udalak egoeraren jarraipena egiten jarraituko du eskumena duten administrazioen eskutik eta beharrezkoa denean informazio eguneratua helaraziko die herritarrei.
