Orioko Udalak deialdia egin du, lehen mailako ofizial balioanitzeko lanpostu bat bitartekotasunez betetzeko.
Lanpostuaren funtzio nagusia udal eraikinen eraikuntza-elementuen, instalazioen eta ekipamenduaren mantenimenduaz arduratzea izango da (Zaragueta eskola, Maria Maestra haurtzaindegia, Udala, Azurzaenea eta Danbolin Musika Eskola).
Deialdiaren xehetasunak eta oinarrien PDFa honako helbidetik deskarga daitezke:
Deialdian parte hartu nahi dutenek 2013ko urriaren 7a dute eskaera aurkezteko azken eguna.
Deialdiaren oinarriak 2013ko irailaren 16ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira (176. zenbakia).