Dikeko proiektuko eraikuntza xehetasunak erabakitzeko, lurzoruaren egoera aztertzeko zundaketa-lan zehatzak egingo dira bihar, azaroaren 17an, Arozenako aparkalekuan.
2024aren amaieran gauzatu zuten eremuko azterketa geoteknikoa, eta proiektuaren eraikuntza sistema egokiena zein zen erabakitzeko balio izan zuen.
Orain egingo diren zundaketa lanek, zimentazioko lanen xehetasun zehatzak definitzea dute helburu proiektua ixteko.
Lanak egiteko, bihar goizeko 8:00etarako aparkalekuak erabat hutsik egon beharko du. Beraz, bertan aparkatuta dauden ibilgailuak ordurako erretiratzeko eskatzen da.
Aurreikuspenen arabera, lanak egunaren amaierarako bukatuko dira, eta, ondoren, aparkalekua berriro erabiltzeko aukera egongo da.
Barkatu eragozpenak.
