Datorren asteburuan, uztailaren 17tik 20ra, Orioko Udalak antolatuta, Bisiguaren Festa ospatuko da eta, horrekin batera, KAE-1 ligako eta San Miguel Ligako traineru estropadak jokatuko dira.
Hori dela-eta, honako aldaketak izango dira ibilgailuen trafikoari dagozkionak:
- Astebururo bezala, Herriko Plaza itxi egingo da ibilgailuentzat eta trafikoa Kaia kaletik desbideratuko da. Ostegunean itxiko da plaza, arratsaldeko 14:00etan, eta itxita egongo da igandeko 20:00ak bitartean.
- Igandean San Miguel Ligako estropada jokatuko denez, horrek irauten duen bitartean Herriko Plaza inguruan trafikoa erabat moztuko da; hau da, herrian sartu eta herritik ateratzeko NAHITAEZ Txanka hondartza errepidea erabili beharko da.
Barkatu eragozpenak.