Urriaren 13an hasi eta bizpahiru asteko tartean, Ur Kontsortzioak ur-hodi bat aldatu behar du, Aritzaga kalea eta Endaia plaza lurpetik gurutzatzen dituena. Ur-hodia oso egoera txarrean dago eta nahitaez aldatu beharra dago.
Obrak irauten duen bitartean hainbat aldaketa izango dira ibilgailuen trafikoan:
- Lehenbiziko astean, herrira sartzeko, Aritzaga kalea erabili ahal izango da, beti bezala. Irteteko, berriz, Endaia plaza itxita egongo da eta, beraz, Diketik atera beharko dute ibilgailuek. Kontuan hartuta Dikeko bide hori CN-634 errepidearen azpitik pasatzen dela eta hor 2,4 metroko gehienezko altuera dagoela, hori baino altuago diren ibilgailuek, nahitaez, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko dute Oriotik ateratzeko. Hori horrela izango da obra erabat bukatzen den arte.
- Bigarren astean zehar Aritzaga kaleko akzesoa ere itxita izango da eta, herrira sartzeko, Txistulari kalea erabili beharko da. Udalak abisatuko du aldaketa hori egiten denean.
Barkatu eragozpenak.