Oraindik aukera daukazu Mintzalagun programan izena emateko

Dagoeneko 18 mintzatalde osatu dira Urola Kosta eskualdean, Zumaiatik Oriora. Guztira, 65 lagun daude izena emanda: 14 euskaldunzahar eta 49 euskaldunberri.

Orion bi talde daude antolatuta oraingoz; baina gehiago osa litezke, jendea apuntatzen bada.

18 talde martxan

Ekin diogu ikasturte berriari eta abian da 2014-15 ikasturteko Mintzalagun Programa. Astean behin egiten dute hitzordua euskaldunberri eta euskaldunzaharrek, euskaraz aritzeko.

65 pertsona ari dira parte hartzen eta 18 talde osatu dira, Zarautzen 11, Getarian 2, Orion 2 eta Zumaian 3.

Euskaldunzaharrak behar ditugu

Euskaldunzaharrak behar dira; batez ere, Getaria eta Zumaian, izan ere bi talde euskaldunzaharrik gabe daude. Beraz, lagundu nahi izanez gero, deitu eta izena eman.

Hasiera ekitaldia, azaroaren 6an

Mintzalagun programaren ikasturtearen hasieran ekitaldi bat egin ohi dugu, mintzalagun guztiak elkartu eta antzezlan, bakarrizketa, diaporama edo antzeko saio batekin. Oraingoan Mikel Markez kantariaren saioa izango dugu, azaroaren 6an.

Hiketalagun

Hika hizketan ikasteko ikastaroan izena emateko epea zabalik dago. Urriaren 23an amaituko da. Ikastaroa urriaren 28an hasiko da. Astero saio bat izango da, asteartearekin, 18:30etik 20:30era, Zarauzko Udal Euskaltegian. Irakaslea Iñaki Iturain izango da.

Ikastaroak aurrena atal teoriko bat izango du eta ondoren mintza-saio gidatuak.

Argibideak jaso edo izena eman

Mintzalagun programan edo Hika ikastaroan interesa duenak honako telefono eta helbide hauetara jo dezake argibideak jasotzeko eta izena emateko:

  • Urola Kostako AEK euskaltegia; Zarauzko Udal Euskaltegia
  • Telefonoz: 943 13 01 75
  • Emailez: urolakosta@aek.org
  • www.mintzalagun.blogspot.com