Hitzaldia datorren ostegunean izango da, urriaren 23an. 17:00etan hasiko da eta 19:30ean bukatuko da, gutxi gorabehera.
Hitzaldiaren gaia: Motrizitate globalaren garapena, jaiotzetik oinezko trebetasuna lortu arte.
Salatxo aretoan izango da.
Haurreskolako guraso batzordeak aurten antolatu duen lehen hitzaldia da. Hitzaldia haur txikien gurasoentzat dago pentsatuta, batez ere; baina irekia da eta edozein herritar joan daiteke.
Hizlaria Juanjo Quintela haur psikologo eta psikomotrizitate-aditua izango da. Euskaldun berria da eta, gaztelaniaz hobeto moldatzen den arren, adierazi du saiatuko dela hitzaldiaren parterik handiena euskaraz egiten.