Udaleko Euskara batzordeak antolatuta, errefortzu eskolak jarri dira abian, ikasle etorriberrien euskara maila hobetzeko.
Astean hiru aldiz hartzen dituzte klaseak: astelehen, asteazken eta ostiraletan, ordu betez. Bi eskoletako haurrak ari dira parte hartzen, bi taldetan banatuta, adinaren eta euskara-mailaren arabera.
Seigarren urtea da Udalak errefortzu-eskola hauek antolatzen dituela udan eta ikastetxeek ondo baloratzen duten zerbitzua da.
Aurten Danbolin musika eskolako eraikinean ari dira klaseak hartzen.
Argazkian ez dira ikasle guztiak agertzen; baina, denera, 12 gaztetxo dabiltza ikastaroa egiten.
Uztaila osoan arituko dira lanean Onintza Manterola irakaslearekin.