Azaroaren 10eko eguerdian Orioko Udalak gogora ekarri zituen bizitzeko eskubidearen aurkako urraketaren bat Orion jasan duten biktima guztiak. Ekitaldia irekia izan zen eta Udaleko alderdi guztiek parte hartu zuten, hainbat herritarrekin batera.
Ekitaldia Orioko Memoriaren Txokoan egin zen, Herriko Plazatik elizara doan aldapan, eta xumea izan zen: lehenbizi lore-eskaintza bat egin zen eta, ondoren, bertaratu ziren guztiek bi minutuko isilunea egin zuten.
Ekitaldiaren helburu nagusia biktimen aitortza sustatzea izan da.
(Karkarak utzitako argazkia)