Orion datorren urtean ezarriko den TAO sistema berriaren prozesua martxan da. Irailean bi bilera egin ziren, alde batetik, merkatari eta ostalariekin eta bestetik, herritar ororekin.
Horrela, denen iritziak eta proposamenak jasota, dagokion batzordean eztabaidatu eta landu dira, eta orain mahai-teknikoa arduratuko da sistema berriaren inguruan zehaztapen gehiago lantzeaz. Behin hori egindakoan, berriz ere merkatari eta ostalari, eta herritarrekin bilduko da Udala, eta bilera ireki horietan ere parte-hartzera animatzen ditu herritarrak. Egunerokoan eragiten digun gaia izanik, Udalak herriko eragile eta herritarrekin partekatu nahi izan ditu sistema berriaren inguruko xehetasunak. Bilera ireki hauek herritarren hitzak entzuteko espazioak dira eta Udalak hauetan parte hartzeko garrantzia azpimarratu nahi du gonbita luzatuz.