Mintzalagun programak udan ere segituko du

mintzalagunuda16

Urola Kostako herrietan martxan dagoen Mintzalagun programak segida izango du aurten udako hilabeteetan. Hartara, ikasturtean ikasitako euskara praktikatzeko aukera izango dute ikasleek.

Zer da Mintzalagun programa?

Euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, euskaldun zaharrak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariekin) elkartuko dira astean behin ordubetez euskaraz aritzeko.

Badira urte batzuk programa hori martxan dagoela eskualdean. AEK-k koordinatzen du eta Urola Kostako Udal Elkarteak finantzatzen du. Oso harrera ona dauka, bereziki, euskara ikasteko ahalegina egiten ari direnen artean.

Ekainaren 13a arteko epea, izena emateko

Ikasturtean ikasitakoa udan praktikatu nahi duten ikasleek, hortaz, aukera izango dute aurten udan ere euskararekin eta euskal giroarekin harremanetan jarraitzeko, Mintzalagun programari esker.

Interesa dutenek ekainaren 13a baino lehen eman behar dute izena:

  • Urola Kostako AEK euskaltegietan (Kosta tailerrean dago Oriokoa) edo Zarauzko Udal Euskaltegian.
  • Telefonoz: 625 485 215 (Eukene)
  • E-mailez: urolakosta@aek. Eus

Antolatzaileak

Ekimenaren antolatzaileak eskualdeko Euskara Zerbitzuak, Urola Kostako AEK, Zarauzko Udal Euskaltegia eta Urola Kostako Udal Elkartea dira.