Herritar batzuek ez dituzte errespetatzen hondakinak biltzeko ezarritako arauak eta noiznahi eta nolanahi lagatzen dituzte kalean era guztietako hondakinak: obratako kondarrak, etxetresna zaharrak, komun-ontziak, olio industriala…
Hondakin horiek ezin dira kalean besterik gabe utzi; guztiz galarazita dago hori. Horrelako hondakinak tratatu egin behar dira eta, horretarako, Garbigunera eraman behar dira.
Herritar gehienek badakite hori eta errespetatzen dute; baina ez guztiek. Azken aste hauetan, bereziki Antxiola kalean eta Benta inguruan, herritar batzuek kalean botata utzi dituzte beren hondakinak, gaur goizean ateratako argazkian ikus daitekeen bezala.
Udalak gogorarazi nahi die herritarrei hori egitea erabat galarazita dagoela, eta hondakin mota hori Garbigunera eramatekoa dela.
Altzari eta traste zaharren bilketa
Altzari eta traste zaharrak biltzeko, berriz, Udalak zerbitzu bat dauka martxan, hamabostero horien bilketa egiten duena. Zerbitzu hori baliatu nahi duenak Udalera deitu behar du aldez aurretik. Hemen dago azalduta zerbitzuak nola funtzionatzen duen eta zein egutegi daukan: