Lan-arriskuen prebentzioko teknikari bat kontratatuko du Udal Elkarteak

Udal Elkarteak enplegua sustatzeko 2016ko planeko lanpostuak betetzeko deialdia egin zuen irailean (11 lanpostu). Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, lanpostu horietako bat hutsik geratu da, hain zuzen ere lan arriskuen prebentzioko teknikariaren lanpostua. Hori dela eta, Udal Elkarteak bigarren deialdia egin du.

Kontratua 6 hilabetekoa eta lanaldi osokoak izango da (luzapenik gabe) eta hartzen den langilea azaroan edota abenduan hasiko da lanean.

Lanpostua

Enpresa arloko teknikari bat, lan arriskuen prebentzioaren arlokoa

Parte hartzeko baldintzak

Parte hartzeko baldintzak eta hautaketa prozesuan baloratuko diran alderdiak oinarrietan daude zehaztuta. Ezinbestekoa da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa inskribatuta egotea.

Eskabideak non eta noiz

Eskabideak aurkezteko azken eguna urriaren 21a da. Eskabidea (eta eskatzen diren gainerako dokumentuak) aurkeztu behar dira Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).

Informazioa eta oinarriak

Oinarriak eta eskabidea egiteko eredua Udal Elkartearen webgunean: www.urolakosta.eus (lan-eskaintzak).