Gaurko egunez argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Udalak egindako lanpostu baten deialdia: funtzionarioen plantillan hutsik dagoen Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasun Politikako Departamentuko maila ertaineko teknikariaren plaza bete behar du Udalak eta lehiaketa-oposizioa deitu du, plaza hori hornitzeko.
Deialdiaren oinarriak hemendik deskargatu daitezke, euskaraz eta gaztelaniaz:
Lehiaketa-oposiziorako izena emateko epea ez da oraindik zabaldu. Aurrena horren iragarkia argitaratu behar da Estatuko Boletin Ofizialean eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da epea korritzen. Udalak aurreikusten du abuztuan publikatuko dela iragarkia Estatuko Boletin Ofizialean eta, kontuan hartuta abuztua hilabete baliogabetzat hartu duela Udalak, izena emateko epea hau izango litzateke: irailaren 1etik 20ra, biak barne.