Asteburu honetan Andoaingo XIII. piano jaialdia ospatu da Bastero kulturgunean. Danbolin Musika Eskolako 8 ikasleek parte hartu zuten bertan eta oso emaitza onak lortu zituzten:
Piano bakarlariak, A mailan:
Oier Iruretagoiena eta Beza Ijurkok, urrezko dominak lortu zituzten.
Paul Sarasuak zilarrezko domina lortu zuen.
Ane Bázquez-ek urrezko domina eta aipamen berezia jaso zituen.
Piano bakarlariak, B mailan:
Anne Orzaizek urrezko domina lortu zuen.
Pianoa lau eskutara, B mailan:
Sara Loidi eta Maddi Orzaizek urrezko dominak lortu zituzten.