Urola Kostako Udal Elkarteak ohar baten bidez adierazi du bertan behera geratu dela hondakinak biltzeko zerbitzua.
Honela dio Udal Elkarteak kaleratu duen oharrak:
Elurtea dela eta, gaur, otsailak 28, hondakinak biltzeko zerbitzuak bertan behera geratu dira (kaleko edukiontzien bilketa eta establezimendu eta enpresen puntuz puntuko bilketa).
Errepideak garbitu ahala joango gara hondakinak biltzeko zerbitzuak martxan jartzen.
Egoera honen aurrean herritarrei eskatzen dizuegu gaur, ahal dela, hondakinik ez ateratzeko edukiontzietara.
Bestalde, Zarauzko garbigunea zabalik dago une honetan, baina Aiako eta Zumaiako garbiguneak itxita. Errepideen egoerak onera egin ahala zabalduko ditugu.
Barkatu sortutako eragozpenak.