Martxan da dagoeneko eskola umeentzat Udal Euskara Zerbitzuak antolatzen duen literatur lehiaketa
Hauek dira aurtengo lehiaketaren oinarriak:
Lehiaketaren baldintzak
- Lanak euskaraz idatziak eta jatorrizkoak izango dira.
- Gaia librea da.
- Partaide bakoitzak lan bat baino gehiago aurkez dezake, baina ezin dezake sari bat baino gehiago jaso modalitate berean.
- Hamar maila izango dira: Lehen Hezkuntzako sei mailak eta DBHko laurak.
- Maila bakoitzean bi modalitate izango dira: Ipuina eta Olerkia
- Lanen luzera librea izango da.
- Partehartzaileek oriotarrak izan behar dute edo Orion bizi.
- Lanak bai makinaz bai eskuz idatziak aurkez daitezke. Eskuz aurkeztekotan, letra garbiz idatziak izan behar dute.
- Adierazi beharreko datuak: Izen-deiturak, Adina, Ikastetxea eta ikasketa maila, Helbidea eta telefonoa
- Izen-deiturak eta gainontzeko datuak ipuinaren edo olerkiaren bestaldean adierazi behar dira garbi.
Sariak
- Argitaratzen diren lan guztien egileek saritxo bana izango dute.
Lanak aurkezteko tokia:
Orioko bi ikastetxeetako Zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan.
Lanak aurkezteko epea:
Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 9a izango da, ostirala.
Epaimahaia
Epaimahaia Euskara Zerbitzuko teknikariak, kultur teknikariak eta oraindik izendatu gabeko beste hirugarren pertsona batek osatuko dute. Epaia maiatzaren bukaera aldera jakinaraziko da.
Argitalpena
Udalak argitaratu egingo ditu lanik onenak: maila bakoitzeko bi ipuin eta bi olerkirik onenak bilduko dituen liburu bat argitaratuko du San Pedrotarako. Orioko Udala argitaratzen diren lanez jabetuko da, argitaratze eskubideak bere gain hartuz. Gainerantzeko lanak itzuli egingo zaizkio eskatzen dituenari.
MARRAZKI LEHIAKETA
Baldintzak
- Literatur lehiaketarenak berak 1., 5., 6. eta 8.a izan ezik.
- Haur batek ezin dezake hiru marrazki baino gehiago aurkeztu.
Lanak aurkezteko era
- Egokiena marrazkiak folio baten tamainan aurkeztea da. Hala ere, onartuko dira beste neurritan egindakoak ere.
- Izen-deiturak eta gainontzeko datuak marrazkiaren bestaldean adierazi behar dira garbi.
- Marrazkiak edozein teknika erabiliz egin daitezke: pinturak, errotuladoreak, akuarelak…
Sariak
Argitaratzen diren lan guztien egileek saritxo bana izango dute.
Lanak aurkezteko tokia eta epea
Literatur lehiaketarenak berak.
Epaimahaia
Orioko Udalak izendatutako bi pertsonak osatuko dute.
Argitalpena
Maila bakoitzeko lau lanik onenak argitaratuko dira.