Hemendik aurrera hilaren azken ostiralean izango dira Ostiralean Jai programako musika ekitaldiak. Beti, hilaren azken ostiralean.
Badira urte batzuk Orioko Udalak ?Ostiralean Jai? izeneko programa antolatzen duela, herriko hainbat tabernariren laguntzarekin. Azken urteotan kontzertuak bi alditan programatzen ziren: udaberrian, alde batetik, eta udan, bestetik.
Hemendik aurrera, ordea, kontzertuak hilean behin izango dira, hilaren azken ostiralean eta programa, hortaz, urte osokoa izango da. Uztailean eta abuztuan, hala ere, orain arte bezala, kontzertuak ostiralero antolatuko dira.
?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatzen diren kontzertuak herriko hainbat tabernatan izaten dira. Helburua giro goxoa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.
Lau taberna hauek parte hartuko dute aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: K2, Koasta, Goizeko eta Salatxo.
Ostiral gauean, urtarrilak 31, The Basque Country izeneko taldearen kontzertua izango da Orioko Salatxo tabernan, gaueko hamar eta erdietan hasita. The Basque Country taldeak, izenak sujeritzen duen bezala, country musika egiten du, baina euskaraz.
Sarrera doan izango da. Ostiraleko hau izango da programa honetako aurtengo lehen kontzertua.