Gipuzkoan martxan dagoen ekimenarekin bat eginez, Orioko Udalak laguntza eman nahi die Saharako errefuxiatuei, gaur egun bizi duten larritasun egoera arintzeko. Horretarako, oinarrizko janariak biltzeko kanpaina egingo du, eta bildutako janari guztia Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan banatuko da.
Bilduko diren janariak hauek dira:
- Azukrea
- Zerealak
- Lekaleak (babarrunak, garbantzuak?)
- Pasta
- Olioa
- Atuna oliotan
Egunak eta orduak
Bilketa urtarrilaren 8tik 24ra bitartean egingo da, Itsas Etxean, honako orduetan: 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Laguntza ekonomikoa
Aldi berean, herritarrok aukera izango dute laguntza ekonomikoa emateko Euskadiko Kutxan horretarako ireki den kontu korrontean:
3035 0060 45 060004746.9