SAN PEDRO FESTETAN ALDATU EGINGO DA IBILGAILUENTZAT TRAFIKOA, PLAZA OINEZKOENTZAT UZTEKO
San Pedro festetan herriko plaza itxi egingo da ibilgailuentzat, urtero bezala, ekainaren 28ko 17:00etatik aurrera, eta itxita izango da uztailaren 2ko 08:00ak arte.
Trafiko aldaketak hauek izango dira:
Kaian zirkulazioaren norabidea aldatu egingo da.
Ibilgailuak Kaiatik barrena sartuko dira herrira eta DEBEKATUA izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.
Herritik ateratzeko, NAHITANAHIEZ, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.