Udaleko Gizarte Ongizate batzordeak Oporrak Bakean programa jarri du martxan aurten ere.
Zuk laguntza ematen badiozu, Saharako ume batek bere bizitzako oporraldirik onena pasako du aurten hemen, gure artean.
Udaleko Gizarte Zerbitzuak lau urtez segidan antolatu du plan hau, Urola Kostako Udal Elkartearekin elkarlanean, eta oriotarren erantzuna bikaina izan da. Beraz, aurten ere, Udalak aukera eman nahi die Saharako umeei gure artean oporrak pasatzeko, modua izan dezaten bi hilabetez beren bizimodu gogorra uzteko eta opor alaiak gozatzeko.
Prest baldin bazaude Saharako ume hauetako bat etxean hartzeko uztailean eta abuztuan, jo ezazu Udaleko Gizarte Zerbitzuetar (Aritzaga kalea, 15). Edozein zalantza argitzeko, jo udaletxera eta egin Santi edo Maria Luisaren galdera (tel. 943 83 03 46).
Izena emateko azken eguna 2004ko maiatzaren 3a izango da, astelehena.