Harribil taldearen dantza emanaldia

Harribil taldearen dantza emanaldia izango da ostiralean, gaueko hamarretan hasita

Orioko Harribil dantza taldeak ?Mugak? izeneko dantza emanaldia eskainiko du datorren ostiralean, hilak 23. Saioa gaueko hamarretan hasiko da eta Karela kiroldegian izango da.

Harribil taldeko dantzari gazteek azken hilabeteotan prestatu duten ikuskizuna da ?Mugak? izeneko hau. Sarrera doan izango da eta herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.