Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du irailaren 30ean, arratsaldeko zazpietan hasita, udaletxeko batzar aretoan.
Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira:
- 2003ko ekainaren 14an egindako Udala eratzeko bilkuraren aktaren zirriborroa irakurtzea eta, egoki bada, onartzea.
- Orioko Udalaren 2002ko Aurrekontu Propioaren Kontu Nagusia behin betikoz onartzea, egoki bada.
- Onartzea, egoki bada, Kreditua Aldatzeko 5/2003 espedientea. Kreditu Aldaketa honako modalitatean egin da: Kreditu gehigarriak.
- ORIO GARATZEN SL erantzukizun mugatuko sozietate urbanistikoaren estatutuak ontzat hartzea, egoki bada.
- Onartzea, egoki bada, hiru administrari laguntzaile lanpostu administrazio orokorreko administrari gisa birklasifikatzea, barne sustapeneko sistemaren bidez.
- Onartzea, egoki bada, hiru administrari lanpostu betetzeko deialdiaren oinarriak. Deialdia lehiaketa bidezkoa izango da eta barne sustapenez gauzatuko da.
- Onartzea, egoki bada, tipo, kuota, tarifa eta ordenantza fiskalen ezarpena eta aldaketa, 2004ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
- Eskariak eta galderak.