Ostiral gauean, irailak 26, Pablo Liquido abeslari nafarraren kontzertua izango da Orioko Koasta tabernan, gaueko hamaiketan hasita.
Pablo Liquidok gitarra jotzen du bakarka, eta era guztietako musika interpretatzen du: folka, popa, kantu zaharrak?
Kontzertua Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da, eta sarrera doan izango da. ?Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da Orioko hainbat tabernatan hilaren azken ostiralean. Helburua giro goxoa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.
Lau taberna hauek parte hartzen dute aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: K2, Koasta, Goizeko eta Salatxo.