Maiatzaren 25eko udal hauteskundeetako emaitzak.
Maiatzaren 25eko udal hauteskundeetako emaitzak hauek izan dira Orion:
- EAJ-EA: 1703 boto
- PSE-EE: 236 boto
- PP: 102 boto
- Balio gabeko botoak: 584 (horietatik 536 Talai Herri Plataformari dagozkionak)
- Boto zuriak: 75
Guztira, 3.738 oriotarrek zuten boto emateko eskubidea; baina 2.700ek eman zuen; abstenitu direnak, beraz, 1.038 izan dira (% 27,77)
Udalaren osaketa berria
Boto kontaketa horren arabera, Udala honela osatuta geratuko da: 10 zinegotzi lortuko ditu EAJ-EA koalizioak eta zinegotzi bat PSE-EEk.
- Mirari Arruabarrena (EAJ-EA)
- Eneko Olariaga (EAJ-EA)
- Eugenio Cotado (EAJ-EA)
- Noemi Ostolaza (EAJ-EA)
- Elena Legarra (EAJ-EA)
- Andoni Sarasua (EAJ-EA)
- Mari Jose San Sebastian (EAJ-EA)
- Ramon Etxeberria (EAJ-EA)
- Martxiel Genoba (EAJ-EA)
- Aurora Azkue (EAJ-EA)
- Jesus Gutierrez (PSE-EE)
Talai plataformaren botoak kontuan hartuta, berriz, banaketa honela geratuko litzateke: 8 zinegotzi EAJ-EA koalizioak, 2 zinegotzi Talai plataformak eta bat PSE-EEk.
Batzar Nagusiak
Batzar Nagusietarako hauteskundeetan, berriz, hauek izan dira Orioko emaitzak:
- EAJ-EA: 1651 boto
- PSE-EE: 216 boto
- PP: 107 boto
- EB: 87
- Aralar: 113
- Balio gabeko botoak: 491 (horietatik gehienak AuBri dagozkionak)