Joxe Mari Karrere ipuin kontalari ezagunak emango du kultur etxean.
Euskara Biziberritzeko Planaren barruan, ipuin kontaketan trebatzeko ikastaroa antolatu du Euskara Batzordeak. Ikastaroa Joxemari Karrere ipuin kontalari errenteriarrak emango du
Noiz
Azaroaren 6, 13 eta 20an.
Bosna orduko hiru saio, larunbat goizean.
Norentzat
Ipuin kontaketaren hastapenak ikasi nahi dituenarentzat. Haurrei ipuinak kontatzeko teknikak ikasi eta landu nahi dituen edozein gazte zein heldurentzat.
Helburua
Ipuin kontalari profesional izan gabe ere, jende asko dago ipuinen mundua gustuko duena eta atsegin duena lagunartean ipuin edo istorioak kontatzea. Ipuinak ahoz egoki kontatzeko badaude zenbait teknika, ikas daitezkeenak. Horiek lantzea eta ikasleak horietan trebatzea izango da tailerraren helburua.
Izena emateko
Orioko kultur etxean (943 13 44 09), azaroaren 2a baino lehen. Matrikularen prezioa 30 eurokoa da.