Galicia folk talde ukrainiarrak kontzertua eskainiko du Orioko hondartzako Ardora tabernan abuztuaren 6an, larunbatarekin. Bi saio egingo dituzte: bat, arratsaldeko zazpietan eta bestea, gaueko hamaiketan.
Galicia taldeak urteak daramatza udan Euskal Herrira etortzen eta beti egiten du saioren bat Orion. Ukrainiako folk musika lantzen dute gehienbat; baina, denborarekin, Euskal Herriko folkloreko kantak ere sartu dituzte beren errepertorioan. Oso maila handiko musikariak dira eta haien estiloa oso gustagarria egiten zaio hemengo musika zaleari.
Kontzertua Ardora tabernak antolatu du, Udalaren laguntzarekin, Hondartzako Gauak
programaren barruan.