Iazko Guraso Eskolan hasitako lanari jarraipena emanez, bi hitzaldi-solasaldi antolatu ditu Udalak Guraso Topaketak
izenpean. Lehendabizikoa asteazkenean izango da, azaroaren 15ean.
Guraso Topaketak Udaleko Gizarte Ongizate batzordeak antolatu ditu Askagintzarekin batera. Bi saio izango dira urtea bukatu aurretik: bat azaroaren 15ean eta bestea abenduaren 13an. Saioak kultur etxeko areto nagusian izango dira, 19:00etan hasita, eta herriko guraso guztiak daude gonbidatuta.
Azaroak 15, asteazkena
Gaia: Familiak prebentzioan duen zeregina. Zer egin dezakegu prebentzioa lantzen hasteko?
Hizlaria: Garbi