Erakusleiho lehiaketa antolatu du Udalak

Udara Orion 06 programaren barruan, erakusleiho lehiaketa antolatu du Orioko Udaleko Turismo eta Merkataritza batzordeak, gaia arrauna hartuta.

Lehenbiziko aldia da Udalak erakusleiho lehiaketa antolatzen duela. Arrauna gai hartuta dekoratu beharko dituzte dendariek beren erakusleihoak, giro horretako argazkiak edo tresnak erabiliz.

Parte hartu nahi duten dendariek abuztuaren 16ra arte dute zabalik izena emateko epea. Izena Turismo bulegoan eman behar da, telefonoz deituta (943 83 09 04) edo posta elektronikoz (turismoa@oriora.com).

Sariak

Banatuko diren sariak honako hauek dira:

Lehen saria: 500 euro eta diploma

Bigarren saria: 400 euro eta diploma

Hirugarren saria: 300 euro eta diploma

Parte hartzaile guztiek jasoko dute diploma bana.

Sari banaketa

Sarien banaketa Orioko Udalbatzarraren bilkura gelan egingo da abuztuaren 26an, 13:30ean. Sariak erabakiko dituen epaimahaia Turismo eta Merkataritza batzordeko kideek osatuko dute.