Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du maiatzaren 10ean, arratsaldeko zazpietan hasita, udaletxeko batzar aretoan.
Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira:
- – Irakurtzea eta onartzea, egoki bada, 2007ko urtarrilaren 30eko eta otsailaren 27ko ohiko bilkuren eta 2007ko ezohiko bilkuraren akten zirriborroak.
- – Onartzea, egoki bada, ?Orioko Plangintzaren Antolaketa Arauen Berrikusketaren? testu bateratua.
- – Onartzea, egoki bada, ?Orioko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziaren? testu bateratua.
- – Onartzea, egoki bada, 2007ko ekitaldi ekonomikoari dagokion Udal honen aurrekontu propioaren kredituen aldaketarako 2/2007 zenbakidun espedientea, kreditu gehitzearen modalitatean.
- – Onartzea, egoki bada, 2007ko ekitaldi ekonomikoari dagokion Udal honen aurrekontu propioaren kredituen aldaketarako 3/2007 zenbakidun espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.
- – Onartzea, egoki bada, Urola Kostako Udal Elkarteak eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Udalek sinatu beharreko lankidetzarako hitzarmenaren testua, Urteta Zabortegia Kudeatzeko eskakizun eta baldintza berriei erantzun eta zabortegia itxi, zigilatze eta, etorkizunean, mantentze-lanak egiteko behar den fondoa bermatzeko, eta Alkatetzari ahalmena ematea sinatzeko, Orioko Udalaren izenean eta ordezkari gisa.
- – Onartzea, egoki bada, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako Departamentuak eta Orioko Udalak sinatu beharreko lankidetzarako hitzarmenaren testua, Telelaguntza Zerbitzuaren Kudeaketa-lanen esleipena formalizatzeko, eta Alkatetzari ahalmena ematea sinatzeko, Orioko Udalaren izenean eta ordezkari gisa.
- – Onartzea, egoki bada, Telelaguntza Zerbitzua arautzen duen Udal-Araudia.
- – Onartzea, egoki bada, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Departamentuak eta Orioko Udalak sinatu beharreko lankidetzarako hitzarmenaren testua, Orioko Hirigune Historikoko oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko proiektuaren 1. eta 2. Separatak finantzatu eta gauzatzeko, eta Alkatetzari ahalmena ematea sinatzeko, Orioko Udalaren izenean eta ordezkari gisa.
- – Esleitzea, egoki bada, ?Orioko A.I.U.3-ko -Hondartza- U.E.3.2.-ren ondoriozko 2B5 eta 2B6 partzeletan, hurrenez hurren, proiektatutako erregimen bereziko 21 eta 18 udal etxebizitza tasatuen exekuzio? obran kontratazioa.
- – Esleitzea, egoki bada, ?Orioko A.I.U.3-ko -Hondartza- U.E.3.2.-ren ondoriozko 2B4 partzelan proiektatutako babes ofizialeko 36 etxebizitzen exekuzio? obren kontratazioa.
- – Onartzea, egoki bada, Iturriaga jauregia birgaitzeko lanen oinarrizko eta exekuzio proiektua. Iturriaga jauregia Orioko Kale Nagusia 17an dago eta proiektua Jaime Abalos arkitektoak idatzi du. Proiektuaren kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontua 580.051,86 eurokoa da (BEZ barne).
- – Onartzea, egoki bada, Iturriaga jauregian (Kale Nagusia, 17) Euskal Herriko Done Jakue bideari buruzko interpretazio zentro bat sortzeko proiektu museografikoa. Proiektua ?Sormen Creativos, SA? merkataritza entitateak idatzi du eta bere aurrekontua (diseinua, gauzatzea eta muntaketa barne hartuta) 474.815,84 eurokoa da (BEZ barne).