Haurrentzako bideo emanaldia larunbat arratsaldean: Doraemon eta maien inperioa

Larunbatean, maiatzak 12, bideo emanaldia antolatu du Txurrumuski elkarteak.

Denboraldiko azken filma izango da larunbatekoa.

Pelikula doan eskainiko da kultur etxeko areto nagusian, 17:00etan hasita.

Doraemon marrazki bizidunetako pertsonaia ezagunaren istorio bat da eskainiko dena. Pelikulari buruzko informazio gehiago, hemen (gaztelaniaz):

http://cine.eol.us/pelicula.php?=&idpelicula=1556

Bideo emanaldia euskaraz izango da.

Txurrumuski aisialdi elkarteak antolatu du emanaldia, Udalaren laguntzarekin.