Ostiral gauean, otsailak 23, bideo foruma izango da

OZK taldeak Damian Szifron zuzendari argentinarraren komedia atsegin bat proiektatuko du: Tiempo de valientes

Filma 2005ean estreinatu zen eta arrakasta izugarria izan zuen Argentinan. Polizia atipiko baten eta haren laguntzaile psikoanalistaren ibilerak kontatzen ditu, oso modu fresko eta atseginean. Amerikarrek ekoiztutako ohiko polizia istorioen parodia egiten du zuzendariak eta oso pelikula atsegina lortzen du, zenbait momentutan barre gustura egiteko aukera ematen duena. Azpimarratzekoa da aktoreek egiten dute lan bikaina eta beren arteko elkarrizketa zorrotz eta biziak.

Informazio gehiago, ingelesez:

http://www.imdb.com/title/tt0462570/

Eta gaztelaniaz:

http://www.labutaca.net/films/40/tiempodevalientes.htm

Pelikula gaueko hamarretan hasiko da eta sarrera doan izango da.