Udalbatzarrak, abenduaren 20an egindako bilkuran, besteak beste, honako hau onartu zuen: bat egitea ESAITek Euskal Herriko futbol selekzioaren alde antolatutako ekitaldiekin eta autobusa jartzea, herritarrek ahalik eta erraztasun gehien izan dezaten ekitaldi horietan parte hartzeko.
Ekitaldia Bilbon izango da abenduaren 29ko arratsaldean eta nahi duenak aukera izango du, gero, Euskal Herriko selekzioak Kataluniakoaren kontra jokatuko duen partida ikusteko. Partidarako sarrera, hala ere, ez da udaletxean salduko eta nork bere kontura erosi behar du.
Autobuseko joan-etorriaren prezioa 3 eurokoa izango da eta izena eman nahi dutenek udaletxera jo behar dute abenduaren 28ko eguerdia baino lehen.