Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du azaroaren 27an, arratsaldeko zazpietan hasita, udaletxeko batzar aretoan.
Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira:
- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarrak 2007ko urriaren 30ean egindako ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2008ko ekitaldi ekonomikoari dagokion Aurrekontu Orokorra.
- Onartzea, egoki bada, 2008ko ekitaldi ekonomikoari dagokion Orioko Udalaren plantilla organikoa eta lanpostu-zerrenda.
- Onartzea, egoki bada, erosleen aurreko kontu abala irekitzea, 897.674,69 euroko kopurua duena eta alkateari ahalmena ematea kontu hori izenpetzeko, Orioko Udalaren izenean.
- Baimena ematea, egoki bada, Karela udal kiroldegiko kafetegi-tabernan Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuen ustiapen eskubideak hirugarren batzuei lagatzeko.
- Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko Estatutuen aldaketari.
- Eskariak eta galderak.